2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea

TEKNOLOGIA BERRIEI... BELDURRIK EZ!!!!!

Begira zer aurpegi geratu zaion neska honi bere aita ipad berriarekin "lanean" ikusten duenean...kar-kar!!!

2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

BIGARREN IRAKURKETA LIBURUA: ARMADURA HERDOILDUKO ZALDUNA

"Armadura herdoilduko zalduna" (Fisher, Robert)

“Jonatan Kaioa” idazlanak irakurleak lehen aldiz liluratuta utzi zituenetik, ez da idatzi imajinazioa “Armadura herdoilduko zalduna”-k bezala txunditu duen lanik.


Ipuin alai honetan, etsita dagoen zaldun batek bere benetako “ni”-a bilatzen du. Bere bidaiak gure bidaia propioa islatzen du, eta, bertan, itxaropena eta etsipena, fedea eta desilusioa, barrea eta malkoak.

Inoiz bizitzaren eta maitasunaren esanahia ulertzen saiatu den horrek benetako askatasuna eta egia aurkituko ditu fantasia zoragarri honetan.

ZOMBIA SAN MAMESEN

Inork ez du zonbietan sinesten… bat aurkitzen duen arte. Horixe gertatzen zaie Zoro izenekoa gazteari eta haren lagunei. Jauregi zahar baten barruan, zonbi bat ikusi bakarrik ez. Nahi gabe aske ere uzten dute Bilboko kaleetan!
Zorok aitari deitu beharko dio laguntza eske. Baina Zororen aita oso-oso bitxia da, eta erraztasun ikaragarria du dena nahaspilatzeko. Zonbiak Athletic-eko partidu batean amaituko du, hamaikakoan eta arerio baten belarria jaten. Eta mozorro festa baten erdian, «zonbiarena» egiten. Ihesaldi tronpatuak eta bihotzaren dei nahasiak, abentura komiko batean.
Gure mundu honetan Lurralde Ezkutu ugari daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik falta!

Fernando Morillo

Anne Etchegoyen & Le Choeur Aizkoa - Hegoak

Anne Etchegoyen Iparraldeko kantariak sekulako arrakasta lortu du 2013an Mikel Laboaren "hegoak" abestiaren bertsio honekin. Bere diska ,"Le boix basques ", 2013an Frantzian gehien saldutakoen artean dago. Orain munduan zehar dabil kontzertuak ematen. Ea gustuko duzuen !!!